Santurtziko Helduentzako Hezkuntza Zentro publiko eta doakoa da eta Eusko Jaurlaritzako helduentzako ikastetxe sarean dago. Ikastetxea 1985. urtetik lanean dihardu. Gaur egun bi eraikuntzatan lan egiten dugu, Santa Eulalia kaleko 43 eta 40 zenbakietan, azken honi apaizaren etxea deritzo. Gure ikasleak 18 eta 90 urte bitartekoak dira.
Ekaina eta iraila: Goizez: 10:00 - 12:00 Arratsaldez: Astelenetan 4:30 - 6:00 Ikasturtean zehar: Goizez: asteartetan eta ostiraletan: 10:00 - 12:00 Tardes: Arratsaldez: Astelenetan 4:30 - 5:30
Helbidea: Santa Eulalia 40 y 43 - 48980 Santurtzi (Bizkaia) |
Telefonoa: 944 93 73 65 |
Harremanetarako posta elektronikoa: 014419aa@hezkuntza.net |
Alberdi Etxarri, Idoia | i.alberdiecharri@irakasle.eus |
Burón Arce, Marta | mburon@irakasle.eus |
Cainzos Vázquez, Pilar | mcainzos@irakasle.eus |
Ibañez Badiola, Mª Eugenia | m.eugenia@irakasle.eus |
Otegui Apraiz, Arantxa | a.otegi@irakasle.eus |
Palacio Matinero, Mario | mpalacio@irakasle.eus |
Ruiz García, Trini | trinidadruizgarcia@irakasle.eus |
Ruiz Jiménez, Carmen | mrjimenez@irakasle.eus |
Herraiz Álvaro, Aitor | aitorherraiz@irakasle.eus |
Marín Lekue, Marina | marinamarin@irakasle.eus |
12 gela daude (hauetako batzuetan arbela digitala dago), 2 informatika gela eta liburutegia, liburu eta pelikulen mailegu zerbitzuarekin. Eta jarduera bereziak burutzeko beste bi espazio handi.
Kultura orokorra handitu, gaztelaniaz alfabetizatu eta Unibertsitatera zein Formakuntza Zikloetara sarbidea erraztea ditu helburu.
Proiektu honek hezkuntza kalitatea hobetzea du helburu, tutore-aholkulariaren papera sortuz. Tutoreak ikaslearen ikasketa prozesuan lagundu eta gidatuko du, bere egoera pertsonala kontuan izanik. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (ESO)n matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute. Proiektu honen bitartez, 18-25 urte bitarteko ikasleek erregulartasunez klasera etortzea lortu nahi dugu; horrela emaitza akademikoak hobetuz eta D.B.H.-ko agiria lortu ahal izateko erreztasunak emanez.
Irakurketa plana 2017/18 ikasturtean sortutako proiektua da. Gure ikasleek dituzten zailtasunei aurre egiteko eta beraien ikasketa-prozesuan egokiago laguntzeko helburuarekin sortutako proiektua da. Xede nagusia konpetentzia garatzea eta hobetzea da, ulermena erdigunean kokatuz, “ulertzeko irakurtzen dugu”. Proiektu hau gradu eta arlo guztietan lantzen ari gara. "22-23 ikasturtean, Habito Lector (Habito Lector) ardatza sartu dugu, ikasleak irakurtzearen plazerean, irakurtzearen bidez irakurtzean eta bere buruarekin gustura sentitzeko egiten den irakurketa atseginean hezteko. Gainera, jakin badakigu irakurtzeko zaletasunak ikasleen moldaerari ez ezik, eskola-arrakastari ere laguntzen diola."
kastetxeak 2019/20 ikasturtean Eleaniztasunerantz Hezkuntza Berriztatze Proiektuan, A modalitatean, parte hartzan du. Beraz, hizkuntzen tratamendu integratzaile eta integralaren ikuspegitik garatzen ari gara irakurketa-Plana, plan honek lehentasuna izanik.
Liburutegia ikaslearen ikasketa-prozesuan lagungarria izango dugun espazioa da, bai ikasle zein irakasleentzat. Material bibliografikoa zabala eta anitza da; 4000 ale inguru aurkituko dituzu (poesia, antzerkia, eleberriak, artea, hizkuntzak, …), argitaletxeek ateratako azken nobedadeekin batera.
H.H.I. Santurtziko ikasle elkartea da, eta Esteban Alcalde Alberjón da lehendakaria, harremanetarako telefonoa: 688647502. Elkartearen helburu nagusia ikasleen elkarrezagutza da; gelatik kanpo espazio bat sortuz. Bertan, beraien intereseko ekintzak antolatu ditzakete, esperientzien elkartrukerako ere espazioa izanik. Urtero 5€-ko kuota ordaintzen da. Eta horri esker, bai Ikastetxeak zein Elkarteak antolatzen dituzten irteeretan deskontuak izango dituzu. SUKALDARITZA ERREZETAK: https://sites.google.com/site/definitivis25/
Ikastetxeko aholkulariak ikasleei lagunduko die beraien ibilbide akademiko profesionalean. Aholkulariaren arreta ordutegia: Astelehen eta asteartean 11:00etatik 13:00etara eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara Freijo Guerrero, Ernesto: e.freijo@irakasle.eus orientaepabiz.blogspot.com