image01
image01
image01
image01
image01
image01

NORTZUK GARA?

Santurtziko Helduentzako Hezkuntza Zentro publiko eta doakoa da eta Eusko Jaurlaritzako helduentzako ikastetxe sarean dago. Ikastetxea 1985. urtetik lanean dihardu. Gaur egun bi eraikuntzatan lan egiten dugu, Santa Eulalia kaleko 43 eta 40 zenbakietan, azken honi apaizaren etxea deritzo. Gure ikasleak 18 eta 90 urte bitartekoak dira.

!Zure zain gaude!

IDAZKARITZA ORDUTEGIA:

Goizez: 11 - 12
Arratsaldez: Asteartea eta ostegunetan: 4:30-5:30

INSTALAZIOAK

12 gela daude (hauetako batzuetan arbela digitala dago), 2 informatika gela eta liburutegia, liburu eta pelikulen mailegu zerbitzuarekin. Eta jarduera bereziak burutzeko beste bi espazio handi.

FORMAKUNTZA

  • DBH titulua
  • Lehen Hezkuntzako ikasketak
  • Gaztelania eta euskera atzerritarrentzat
  • Nazionalitate azterketarako formakuntza
  • 25 eta 45 urte baino nagusiagoentzako Unibertsitaterako sarbide frogen prestakuntza (3 adarrak eskaintzen dira).
  • Goi Mailako Formakuntza, zikloetarako sarbide frogen prestakuntza (A eta C aukerak eskaintzen dituen zonaldeko ikastetxe bakarra)
  • Formakuntza programak: Hizkuntzak, Informatika, Literatur solasaldiak, Biologia, Literatura, etab.

HEZKUNTZA ARAUTUA

Nori zuzenduta:
  • Lehen mailako ikasketak bukatuta ez dituztenei (lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. maila)
  • D.B.H.-ko titulua ez dutenei.
  • Beste nazionalitatea duten pertsonei, beraien herrialdeko tituluak balioztatzeko arazoak dituztenei.

Araututako hezkuntzan hiru maila daude:
  • I. Gradua prestakuntza maila baxuko ikasleei zuzenduta; eta bere helburua alfabetatze funtzionala da. (12 ordu astean)
  • II. Gradua bizitzako esparru guztietan parte hartzea ahalbidetzen duten ezagutzak eta trebetasunak finkatzea du helburu. Era berean goi mailako hezkuntza eta formakuntzarako sarbidea errazten du. (12 ordu astean)
  • III. Gradua Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko ezagutzak eskuratzea du helburu. (15 ordu astean).  
D.B.H.-ko 1. eta 2. mailak gaindituta izanez gero, titulua ikasturte batean lortzeko aukera dago. DBH osoa egin behar izatekotan, bi ikasturtetan egin daiteke.

ARAUTU GABEKO HEZKUNTZA

Kultura orokorra handitu, gaztelaniaz alfabetizatu eta Unibertsitatera zein Formakuntza Zikloetara sarbidea erraztea ditu helburu.

25 urte baino gehiago dutenentzat, Unibertsitaterako sarbide frogen prestakuntza:
  1. Zientzietako adarra: Matematika eta Biologia.
  2. Osasun zientzietako adarra: Matematika eta Biologia.
  3. Zientzia sozialak eta juridikoak: Ekonomia eta Geografia.

45 urte baino gehiago dutenentzat, Unibertsitaterako sarbide frogen prestakuntza: Gaztelaniako froga soilik prestatu behar dute.
Goi Mailako Formakuntza Zikloetara sarbide frogen prestakuntza: Froga orokorra eta aukerak:
  • A aukera: Ekonomia eta Geografia
  • C aukera: Lur eta ingurumen zientziak eta Biologia

Gaztelania Atzerritarrentzat: Lan zein gizarte harremanak izateko beharrezkoak diren komunikazio tresnak lortzea du helburu (bi maila ditugu):
  1. Alde batetik, hezkuntza sisteman sartzeko aukera dago, DBH-ko agiria lortuz. honek lan merkaturako sarrera errazten du.
  2. Eta bestetik, gizarte eta kultura ingurune hurbilarekin harremana aukera dago.

Otros cursos formativos

Matrikula arautua egiteko ekarri beharreko dokumentazioa

  • Matrikula orria beteta.
Ikasle berriek ekarri beharrekoa:
  • Ikasketa espedientea: originala eta fotokopia.
  • NANaren fotokopia
  • Bi argazki
Deskargatu imprimatutako PDF

Matrikula ez arautua egiteko ekarri beharreko dokumentazioa.

  • Matrikula orria beteta.
Ikasle berriek ekarri beharrekoa:
  • NANaren fotokopia
  • Bi argazki
Deskargatu imprimatutako PDF

Matrikula Epeak

Ikastetxeko ikasleek gelan egingo dute hurrengo ikasturteko matrikula maiatzaren 28tik aurrera.
Matrikula idazkaritzan egiteko epeak hauek dira:
Ekainaren 15etik 29ra
Irailaren 3tik 13ra
Urtarrilaren 27tik, otsailaren 14ra
Egutegia deskargatu

JARDUERA SOZIOKULTURALAK



AGENDA

  • EMAKUMEAREN EGUNA. Martxoak 8
  • GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA. Azaroak 25
  • LIBURUAREN EGUNA: literatura lehiaketa
  • INTERKULTURALITATEA EGUNA. Maiatzak 21
  • Ikastetxean ematen diren tailer eta hitzaldiak.
INTERKULTURALITATE EGUNA: Ikusi gehiago

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAK.

  • Ikasturte bukaerako txangoa …Zarautz eta Zumaia, joango gara 14ean. ¡Anima zaitez!
  • Irteera kulturalak: Inguruko toki interesgarriak ezagutzen ditugu, museoak, erakusketak, antzerkiak, zenbait jardueretan parte hartzen dugu, adibidez, gutun zurian eta literatura topaketetan.
  • MADRILEKO THYSSEN MUSEOAREN BISITA: Ikusi gehiago
  • EUSKAL KULTURA JARDUERAK: ikusi gehiago

Proiektuak

1. Absentismoari aurre egiteko proiektua

Proiektu honek hezkuntza kalitatea hobetzea du helburu, tutore-aholkulariaren papera sortuz. Tutoreak ikaslearen ikasketa prozesuan lagundu eta gidatuko du, bere egoera pertsonala kontuan izanik. III. Graduan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute. Proiektu honen bitartez, 18-25 urte bitarteko ikasleek erregulartasunez klasera etortzea lortu nahi dugu; horrela emaitza akademikoak hobetuz eta D.B.H.-ko agiria lortu ahal izateko erreztasunak emanez.

2. 2. Irakurketa plana

Irakurketa plana 2017/18 ikasturtean sortutako proiektua da. Gure ikasleek dituzten zailtasunei aurre egiteko eta beraien ikasketa-prozesuan egokiago laguntzeko helburuarekin sortutako proiektua da. Xede nagusia konpetentzia garatzea eta hobetzea da, ulermena erdigunean kokatuz, “ulertzeko irakurtzen dugu”. Proiektu hau gradu eta arlo guztietan lantzen ari gara.

3. Proyecto Eleaniztasunerantz

kastetxeak 2019/20 ikasturtean Eleaniztasunerantz Hezkuntza Berriztatze Proiektuan, A modalitatean, parte hartzan du. Beraz, hizkuntzen tratamendu integratzaile eta integralaren ikuspegitik garatzen ari gara irakurketa-Plana, plan honek lehentasuna izanik.

Beste zerbitzuak

LIBURUTEGIA:

Liburutegia ikaslearen ikasketa-prozesuan lagungarria izango dugun espazioa da, bai ikasle zein irakasleentzat. Material bibliografikoa zabala eta anitza da; 4000 ale inguru aurkituko dituzu (poesia, antzerkia, eleberriak, artea, hizkuntzak, …), argitaletxeek ateratako azken nobedadeekin batera.

Zerbitzuak
  • Liburuak eta filmak mailegatzea.
  • Ordenagailuak erabili ahal izango dira, bai kontsultarako zein beste lanetarako.
  • Kontsultarako liburuak.
  • Ikasketarako espazioa.
ARKAITZ IKASLE ELKARTEA

H.H.I. Santurtziko ikasle elkartea da, eta Guadalupe Dávila Trenado da lehendakaria. Elkartearen helburu nagusia ikasleen elkarrezagutza da; gelatik kanpo espazio bat sortuz. Bertan, beraien intereseko ekintzak antolatu ditzakete, esperientzien elkartrukerako ere espazioa izanik.
Urtero 5€-ko kuota ordaintzen da. Eta horri esker, bai Ikastetxeak zein Elkarteak antolatzen dituzten irteeretan deskontuak izango dituzu.
SUKALDARITZA ERREZETAK: https://sites.google.com/site/definitivis25/

Jarduerak:
  • Irteera kulturalak
  • Dantza ikastaroak
  • Gabonetan gabon kantak eta txokolatada
  • Ikasturte amaierako irteera
AHOLKULARITZA DEPARTAMENTUA:


Ikastetxeko aholkulariak ikasleei lagunduko die beraien ibilbide akademiko profesionalean.
Aholkulariaren arreta ordutegia:
Asteartea: 10-13
Ostirala: 9-11
orientaepabiz.blogspot.com

Abantailak

  • Ofiziala eta DOAKOA da.
  • Zure beharren araberakoa: Zuk erabakitzen duzu zenbat ikasgai aukeratu ikasturte bakoitzean; eta gainditutako ikasgaien notak gorde egiten dira.
  • D.B.H.-ko ikasturte bat, lauhilabete bakarrean egiteko aukera dago.
  • D.B.H.-ko agiria lortu ezkero ez duzu nazionalitate frogarik egin behar.
  • Goizez, arratsaldez zein txandaka etortzeko ordutegi malguak.
  • Banakako tutoretzak: bakoitzaren hezkuntza ibilbidearen diseinua norberaren beharrizanetan oinarrituta.
  • Zure jakin-min kultural, sozial eta pertsonalak lantzeko aukera.

Baldintzak

  • 18 urte betetzea matrikula egiten duzun urtean.
  • Ez da beharrezkoa udalerrian erroldatua egotea. 
  • Atzerritarra bazara, zure nortasuna adierazteko, zure jatorrizko herrialdeko agiriarekin nahikoa da. 
CEPA SANTURTZI-SANTA EULALIA 40 Y 43 - 48980 SANTURTZI (BIZKAIA) - TEL: 944937365 MAIL: 014419aa@hezkuntza.net